Perfil Komunitarioa Errenterian

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 17/01/2025

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea ZAB2504
  • Lanaldi mota Lanaldi osoa
  • Iraupena Mugagabea
  • Enpresa Zabalduz
  • Maila Profil teknikoa
  • Ordutegia Lanaldi jarraitua
  • Probintzia Gipuzkoa
  • Udalerria Renteria

Lanpostuaren deskribapena

Errenteriako adineko pertsonetan bakardade egoera hauskorra atzematea eta egoera horiek saihestu edo arintzeko eta beste pertsona, komunitate, erakunde eta abarrekiko zubiak eraikitzeko esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioa egitean datza. Hots, bakardade egoera hauskorrean dauden adineko pertsonei inklusio komunitarioko prozesuan bidelaguntza ematea, alor ezberdinetan autonomia garatzera eta ongizatea lortzera bideratutako eguneroko jarduerak antolatzen lagunduz.

Gutxienez urtebeteko lanaldi osoa eskaintzen da ertain/teknikari kategorian. Otsailean lanpostua sartzea beharrezkoa da.

Funtzio nagusiak

  • Errenteriako Nahigabeko Bakardadearen aurkako Estrategia garatzen elkarlanean aritzea.
  • Udal sail desberdinak sentsibilizatzea eta nahi ez diren bakardade-egoeretan eta gizarte hauskortasun-egoeretan dauden pertsonengana iristea sustatzea, egoera horiek identifikatu eta prebenitzeko.
  • Gizarte-eragile eta entitate ezberdinek osatutako Aholku Kontseiluan parte hartzea, sinergiak sortzeko eta bakardade-egoerak identifikatu eta prebenitzeko lankidetzan aritzeko.
  • Herri mailan nahi ez den bakardadeari buruzko sentsibilizazio saioak egitea.
  • Lankidetza soziosanitarioko bideak eraikitzea.
  • Gizarte eragile ezberdinek egiten dituzten ekintzak sustatzea.
  • Errenteriako auzo zehatzetan aktibazio komunitarioko ekintza espezifikoak ezartzea.
  • Prebentziozko aisialdiko jarduerak eta ekimenak antolatzea, autonomia, harreman sozialak eta komunitatearen partaidetza sustatzera zuzenduta.
  • Komunitateko arreta sareak aktibatzeko ekintzak antolatzea.
  • Administrazio publikoarekin koordinazioa, bereziki Gizarte Zerbitzuetako Sailarekin.
  • Sare formala ezagutzea eta komunitateko eragileei buruz informatzea.
  • Proiektuaren komunitate-ardatzaren aktibazioa eta garapena.
  • Pertsonen esku-hartzean parte hartzen duten zerbitzu eta eragileen sarearen inplikazioa eta koordinazioa dinamizatzea eta sustatzea, hala dagokionean.
  • Diagnostiko soziala eta bakardade hauskorreko egoeran dauden adinekoentzako plan pertsonalizatuen diseinua, garapena eta esku-hartzea.

Lanpostuaren eskakizunak

  • Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Langintzan edo Psikologian unibertsitate-titulua.
  • Euskararen ezagutza eta titulazioa (EGA edo dokumentu espezifiko baliokidea).
  • 2 urteko gutxieneko lan-esperientzia azken 6 urteetan Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutakoa, arlo hauetako batean:
    • Gizarte-zerbitzuen alorreko esperientzia bazterketa-arrisku eta mendekotasun edo bakardade-egoerei aurre egiteko.
    • Komunitate-prozesuak eta/edo komunitateak dinamizatzeko esperientzia.
    • Gizarte zerbitzuetan esperientzia programa edo zerbitzuen kudeaketan eta koordinazioan.

Baloratuko diren gaitasunak:

  • Komunitatearen ikuspegia eta komunitatearen biziberritzeari eta/edo lan-esperientziari lotutako ikasketak.
  • Proiektuak egiten esperientzia (diseinua, eskaerak, justifikazioa, txostenak).
  • Ikasketa eta prestakuntza feministak.
  • Programak eta zerbitzuak koordinatu eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Trebetasun sozialak eta komunikatiboak.
  • Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, motibazioa eta erronka berriak hartzeko gaitasuna zerbitzuan eta kooperatiban.
  • Ezarritako esku-hartze ereduari eta proiektu kooperatiboari atxikitzea.