Hasiera » Foru eta udal programetarako psikologoa

Foru eta udal programetarako psikologoa

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 23/05/2026

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea HIR2625
  • Lanaldi mota Lanaldi osoa
  • Iraupena Iraupen zehatza
  • Enpresa Hirube
  • Maila Profil teknikoa
  • Ordutegia Zehazteke
  • Probintzia Gipuzkoa
  • Udalerria Hernani y alrededores

Lanpostuaren deskribapena

👉 Misioa

Foru eta udal programetan psikologo gisa parte hartzea.

Lanpostuaren deskribapena

  • Familia bakoitzarentzako esku-hartze plana diseinatzea.
  • Familiako kideekin esku-hartze psikosozial zuzenak egitea, esku-hartze soziohezitzailearen osagarri gisa eta kasuaren beharren arabera. Esku-hartze horiek banakakoak eta/edo familiarrak izan ahal izango dira, eta testuinguru desberdinetan garatu ahal izango dira.
  • Komunitatean dauden baliabide eta zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera sustatzea, familiaren baldintza sozioekonomikoak hobetzeko eta bere ingurune sozialean integrazioa errazteko.
  • Esku-hartzean zehar egindako jarduerak erregistratzea (saioak, koordinazioak, mota desberdinetako harremanak eta abar).
  • Aldizka ebaluatzea planifikatutako helburuen lorpen-maila eta adingabeen zein haien familien bilakaera, Kasu Planak ezarritako epeen arabera.
  • Programako erabiltzaileei egindako ebaluazioaren berri ematea.
  • Dagokion txostenak prestatzea eta Kasuaren Arduradunari bidaltzea.
  • Tratamenduaren ebaluazioetan eta Kasu Planaren berrikuspenetan parte hartzea.
  • Kasuaren arduradunari jakinaraztea haur edo nerabearen segurtasunean edo osotasunean eragina izan duen edo izan dezakeen edozein gorabehera.
  • Kasuaren arduradunari jakinaraztea familiarekin aurreikusitako saioak egitea eragozten duen edozein egoera.
  • Kasuaren arduradunarekin batera koordinatzea sarearen jarduera eta Kasu Planaren barruan aktibatutako gainerako baliabideak.
  • DFGk ezarritako prozedura eta protokoloetan oinarrituta jardutea.
  • Kasuan esku hartzen duten zerbitzuen sarearen inplikazioa eta koordinazioa dinamizatzea eta sustatzea.
  • Esku-hartzean parte hartzen duten agente desberdinekin elkarlanean jardutea.
  • Familiarekiko esku-hartzean parte hartzen duten zerbitzuen sareari bajen, oporren, ordutegien eta abarren berri ematea, koordinazio egokia bermatzeko.
  • Beharrezkoa denean, beste profesional batzuei aholkularitza ematea.
  • Fiskaltzak edo Epaitegiak hala eskatuta, prozedura judizialetan deklaratzea.
  • Programaren berrikuntza-guneetan parte hartzea (partaidetza batzordeak).
  • Talde-bileretan modu aktiboan parte hartzea eta gainerako profesionalen parte-hartzea sustatzea.
  • Programaren oinarri den eredu teorikoa sakontzea eta ezartzea, bai erabiltzaileekin bai sareko profesionalekin.
  • Familiekin eta nerabeekin taldeko esku-hartze psikoterapeutikoak edo laguntza psikologikokoak garatzea.
  • Balizko psikopatologiak antzematea, osasun mentaleko baliabideetara bideratzeko beharra zehazteko.
  • Adingabeen, helduen eta familia-dinamikaren inguruko balorazioak egitea (barneko eta kanpoko harremanak, arrisku-mailak eta izan daitezkeen ondorioak, eta abar).

Lanpostuaren baldintzak

  • Psikologiako lizentziatura edo gradua.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatua psikologo gisa haurren babesaren arloan.
  • Balora tresnaren ezagutza.
  • Euskara C1 maila edo handiagoa.

🌱 Baloratzen diren ezaugarriak

  • Lanpostuarekin lotutako prestakuntza osagarria.
  • Komunikazio, negoziazio eta gatazken ebazpenerako trebetasunak.
  • Sarean lan egiteko eta beste erakundeekin koordinatzeko gaitasuna.
  • Lana planifikatu eta kudeatzeko autonomia.
  • Informatika-tresnen erabilera.
  • Jarrera ekintzailea, motibazioa eta erronka berriak hartzeko prestasuna.
  • Taldeak dinamizatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Ikuspegi komunitarioa eta esku-hartze psikosozialeko proiektu berritzaileen diseinua.
  • Gizarte Zerbitzuetan eta arrisku-, mendekotasun- eta zaintzaileei laguntza emateko egoeretan esperientzia.
  • Kooperatibaren esku-hartze ereduarekiko eta proiektuarekiko atxikimendua.

🧩 Zer eskaintzen dugu?

  • Ordezkapen-kontratuak: bajak, lanaldi-murrizketak edo sor daitezkeen beste egoerak estaltzeko, baldintza arautu eta lan-esparru argi, egonkor eta gardenarekin.
  • Lanaldi osoa edo partziala, zerbitzuaren beharren arabera, Gipuzkoako Gizarte Esku-hartzearen Hitzarmenaren arabera (1. taldea).