Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
LanKideak 18 eta 27 urte bitarteko gazte migratzaile eta errefuxiatuei lan aurreko prestakuntzarako harrera eta laguntza eskaintzen duen proiektua da. Proiektu honek, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua-ren, diru-laguntza du “Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeentzat, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak egin ditzaten 2024an”, eta Europako Plus Gizarte Funtsarekin (EGF +) batera finantzatuta dago.
Helburua enplegagarritasuna sustatzea eta ahalduntze pertsonala eta soziala indartzea dira, ibilbide pertsonalizatuen bidez.
Lan aurreko trebakuntzarako talde-espazioak, prozesu indibidualizatuak, parte-hartzaile bakoitzaren premien eta gaitasunen araberako banakako prozesuak, eta modu praktikoago baten bidez, Nafarroako lan-sektore eta testuinguruari buruzko ezagutza handitzeko, enpresetara hurbiltzeko guneen sorkuntzan lan egiten dugu.
Kontratu mota: Aldi baterakoa (irailetik abendura)
Kategoria : Nafarroako Gizarte Esku hartzeko hitzarmeneko 2. taldea
Ordutegia: Goizez eta arratsaldez
Funtzio nagusiak
- Programaren zabalkundea.
- Parte hartzen duten enpresekin bitartekaritza.
- Erreferentziako eragileekin koordinazioa eta sareko lana.
- Parte hartuko duten pertsonekin elkarrizketak egitea.
- Enpleguaren aurreko prestakuntza eta oinarrizko gaitasun tailerrak egitea.
- Banakako eta taldeko prozesuen jarraipena eta ebaluazioa.
- Proiektuaren ebaluazioa.
Lanpostuaren Baldintzak
- FOL arloko lizentziatua: lan harremanak, gizarte hezkuntza, gizarte lana, pedagogia, psikologia…
- Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
- Lana planifikatzeko eta modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna.
- Tresna informatikoen kudeaketa, Excell, BB.DD.,…
- Gidabaimena.
Baloratuko diren gaitasunak:
- Euskarazko hizkuntza-gaitasuna, ahal dela akreditazioarekin.
- Beste hizkuntza batzuen ezagutza.
- Malgutasuna eta aldaketetarako moldagarritasuna.
- Informazio euskarriak aztertzeko, sintetizatzeko eta prestatzeko gaitasuna.
- Gatazka positiboari aurre egiteko trebetasunak.