Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
Pertsona adoptatuei eta haien familiei laguntzeko, gizarte-eragin positiboa sortzeko eta profesionalki hazten jarraitzeko motibaziorik baduzu?
Boganen Familia Harrerari eta Adopzioari Laguntzeko Zerbitzuko (SAFAYA) adopzio-taldeko kide izateko aukera izango duzu.
Zer aurkituko duzu proiektu honetan?
Helburua duen lana. Pertsona adoptatuen eta haien familien ongizatea bultzatzen lagunduko duzu.
Hazkunde profesionala. Adopzioan, haurren babesean eta familia-esku-hartzean zure esperientzia zabalduko duzu.
Talde-lana eta autonomia. Beste profesional batzuekin ezagutzak partekatuko dituzu eta zure ikuspegia gehituko duzu.
Lan-baldintzak. Lanaldi osoa Nafarroan, bost hilabeteko aurreikusitako iraupena duen ordezkapen-kontratua eta Gizarte Esku-hartzeko 2. Talde Profesionala.
Zein izango da zure misioa?
Pertsona adoptatuei eta haien familiei lagunduko diezu, haien ongizatea erraztuz eta haien loturak sendotuz.
- Banakako, familiako eta taldeko balorazioak, esku-hartzeak eta laguntza-planak egingo dituzu.
- Talde-guneak, hitzaldiak eta prestakuntza-jarduerak dinamizatuko dituzu.
- Lan-taldearekin eta beste gizarte-eragile batzuekin elkarlanean arituko zara, zerbitzuaren garapenean lagunduz.
Zerk lagunduko dizu postu honetan arrakasta izaten?
- Gizarte Laneko Gradua.
- Gutxienez bi urteko esperientzia haurren babesean eta familiekin esku-hartzen.
- Prestakuntza espezifikoa bi esparruetan.
- Komunikatzeko, taldean lan egiteko, planifikatzeko eta autonomiarako gaitasuna.
- Modu positiboan baloratuko ditugu C1 mailako euskara, antzeko lanpostuetan izandako esperientzia eta familia- zein bikote-terapiako esperientzia.
Proiektura batuko zara?
Pertsonekin eta familiekin dugun konpromisoa partekatzen baduzu, zure berri izatea asko gustatuko zaigu!

