Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
🌱 Misioa:
Lanpostua eskuratzen duen pertsonak foru eta udal programetan hezitzaile gisa parte hartzeko zeregina izango du.
✅ Funtzioak:
- Taldea familiari formalki aurkezten parte hartzea.
- Esku-hartzean familiaren inplikazioa eta parte-hartze aktiboa sustatzea, familiak ematen ari zaion laguntzarekiko duen gogobetetze-maila ezagutuz.
- Familia bakoitzarentzako esku-hartze plana diseinatzea eta garatzea.
- Zuzeneko jarduera sozio-hezitzaileak eta psikosozialak egitea.
- Gurasoekin edo zaintzaileekin eta adingabeekin laguntza-lanak eta hezkuntza-orientazioa egitea, espero diren emaitzak lortzeko.
- Modelatze-lanak egitea, guraso edo zaintzaileekin eta adinganeekin hezkuntza-arloko laguntza- eta orientazio-lanak egitea, espero diren emaitzak lortzeko.
- Komunitatean dauden baliabide eta bitartekoen erabilera eta eskuragarritasuna sustatzea, familiaren baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko eta familiaren ingurune sozialean integratzea errazteko.
- Esku-hartzean egindako jarduerak erregistratzea (saioak, koordinazioak, era askotako kontaktuak, etab.)
- Aldian-aldian, planifikatutako helburuen betetze-maila eta adingabeen eta haien familien bilakaera ebaluatzea, kasuaren planean ezarritako epeen arabera.
- Programaren erabiltzaileei egindako ebaluazioaren berri ematea.
- Behar diren txostenak egitea eta kasuaren arduradunari bidaltzea
- Kasu planaren tratamenduaren ebaluazioetan eta berrikuspenetan parte hartzea.
- Haurraren edo nerabearen segurtasunari edo osotasunari eragin dion edo eragin diezaiokeen edozein gorabeheraren berri ematea arduradunari.
- Kasuaren arduradunari familiarekin planifikatutako saioak egitea eragoten duen edozein egoeraren berri ematea.
- Kasuaren arduradunarekin batera sarearen jarduera eta Kasuaren Planean aktibatutako gainerako baliabideak koordinatzea.
- GFAk ezarritako prozeduraren eta protokoloen arabera jardutea.
- Kasuan esku hartzen duten zerbitzuen sarearen inplikazioa eta koordinazioa dinamizatzea eta sustatzea.
- Esku-hartzean parte hartzen duten eragileekin batera parte hartzea.
- Esku-hartzearen amaierako proposamena familiari jakinarazteko prozesuan parte hartzea.
- Familiarekin parte hartzen duten zerbitzuen sareari bajen, oporren, ordutegien eta abarren berri ematea behar bezala koordinatzeko.
- Beste profesional batzuei aholkua ematea.
- Prozedura judizialetan lekukotza ematea, Fiskaltzak eta/Edo Epaitegiak eskatuta.
- Programaren berrikuntza-guneetan parte hartzea (parte-hartze batzordeak)
- Taldeko-bileretan aktiboki parte hartzea eta gainerako profesionalen parte-hartzea sustatzea.
- Programaren oinarri den eredu teorikoa sakontzea eta ezartzea, bai erabiltzaileekin, bai sareko profesionalekin.
✅ Betekizunak:
- Gizarte Hezkuntzako edo Gizarte Langintzako graduko titulazio espezifikoa.
- Balorazio tresnak erabiltzea: BALORA eta gizarte-bazterketarako tresnak.
- 2 urteko esperientzia babesgabetasun-arriskuan dauden adingabeekin eta haien familiekin gizarte-eta hezkuntza-arloan esku hartzen.
🌱 Alderdi baloragarriak:
- B1 gidabaimena eta ibilgailua izatea.
- Etengabe ikasteko jarrerarekin.
- Talde lanerako trebetasunak izatea.
- Gatazkak konpontzeko eta negoziatzeko trebetasunak.
- Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
- Lana modu autonomoan, planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Tresna digitalak erabiltzeko gaitasunak
- Euskera C1 edo altuagoa.
🧩 Zer eskaintzen dugu?
-
Ordezkapen-kontratuak, baja, lanaldi-murrizketa edo sor daitezkeen beste egoera batzuk estaltzeko, baldintza arautu eta lan-esparru argi, egonkor eta gardenarekin.
-
Lanaldi osoa edo partziala, zerbitzuaren beharren arabera, Gipuzkoako Gizarte Esku-hartze Hitzarmenaren (1. taldea) arabera.

