Hasiera » Gizarte hezitzailea – Trapezistak programako etxebizitzak

Gizarte hezitzailea – Trapezistak programako etxebizitzak

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 12/09/2026

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea  ZAB2628
  • Lanaldi mota  Lanaldi osoa
  • Iraupena  Mugagabea
  • Enpresa.  Zabalduz
  • Maila  Profil teknikoa
  • Ordutegia  Zehazteke
  • Probintzia  Gipuzkoa
  • Udalerria  Gipuzkoa

Lanpostuaren deskribapena

Lanpostuan sartzen den pertsonaren egitekoa izango da “Trapezitak” Etxebizitzen Programan hezitzaile gisa parte hartzea. Berehala hasiko dira lanean.

Funtzio nagusiak

  • ✅Gazte helduekin banakako eta taldeko gizarte-hezkuntza esku-hartzeak garatzea.
  • ✅Erabiltzaileen helduarora igarotzeko prozesuan laguntzea, autonomia garatzeko eguneroko jardueretan: familia antolaketa eta ekonomia (ordutegiak, higiene…), osasun hezkuntza (elikadura, etxeko segurtasuna…), prestakuntza/laboral arloa, adinaren arabera, gizarte-lan trebetasunak, emozionala (sentimenduak identifikatu eta adierazi, enpatia lantzea…), etab.
  • ✅Gazte heldu bakoitzaren esku-hartze plana diseinatzen laguntzea eta aldizka planifikatutako helburuen lorpen maila ebaluatzea.
  • ✅Etxebizitzen kudeaketa eta antolaketa.
  • ✅Administrazio erregularizazio prozesuetan laguntzea.
  • ✅Kasuan parte hartzen duten zerbitzu sarearen inplikazioa eta koordinazioa dinamizatzea eta sustatzea.
  • ✅Trapezistak programari buruzko prozedura guztiak ezartzea (satisfazioa, prozesuak, …).

Requisitos

  • 🎓 Gizarte-hezkuntzako diplomatura- edo gradu-titulazio espezifikoa, eta honako titulazio hauek baloratu ahal izango dira: magisteritza, gizarte-lana, pedagogia, psikologia eta psikopedagogia. Nolanahi ere, gutxienez bi urtez nerabe eta gazte helduekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko gaitasuna eta esperientzia izatea.
  • 🧩 Autonomia ardatz duten epe luzeko hezkuntza-prozesuak eta esku hartzeko ereduak ezagutze
  • 🤝Esperientzia gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden adinez nagusiekin esku hartzen.
  • 💬Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak
  • 🗓️Talde-lanerako eta barne-koordinaziorako trebetasunak.
  • 🧠 Norberaren lana modu autonomoan planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • 🤝Gatazkei modu positiboan aurre egiteko trebetasunak.
  • 🧩 Gizarte-eragileekin harremanak izateko gaitasuna.
  • 🚗 Gidabaimena.

Alderdi baliogarriak

  • Euskararen ezagutza eta titulazioa (bereziki EGA)
  • Arabiera jakitea.
  • Eremua eta eskura dauden baliabideen sarea ezagutzea.
  • Zerbitzua, lan egiteko baliabideak eta bezeroa ezagutzea.
  • Ikuspegi komunitarioa.
  • Esperientzia Gizarte Zerbitzuen, mendekotasunaren eta zaintzaileentzako laguntzaren esparruan.
  • Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, zerbitzuan eta kooperatiban erronka berriak hartzeko motibazioa, eta ezarritako esku-hartze ereduarekiko eta Kooperatibaren proiektuarekiko atxikimendua baloratuko dira.

Lan baldintzak

  • Aldi baterako kontratua
  • Lanaldi osoa
  • Kokapena: Usurbil eta Errenteria
  • Talde profesional baten laguntza eta koordinazioa.
  • Lagundutako pertsonaren autonomian eta ongizatean eragin zuzena duen lana.
  • Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmeneko 2. lanbide taldeko soldata gehi txandakako lanaren plusa.

📩 Interesatzen zaizu?

Duintasunez inklusioarekin eta zaintzarekin konprometitutako talde bateko kide izan nahi baduzu, bidali zure hautagaitza. Zure zain gaude!