Hasiera » ZAINTZADI, Zaintza Ekosistema Publiko Komunitarioa programaren garapena

ZAINTZADI, Zaintza Ekosistema Publiko Komunitarioa programaren garapena

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 01/10/2026

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea  ZAB2630
  • Lanaldi mota  Lanaldi osoa
  • Iraupena  Iraupen zehatza
  • Enpresa.  Zabalduz
  • Maila  Besteak
  • Ordutegia  Zehazteke
  • Probintzia  Gipuzkoa
  • Udalerria  Oiartzun

Lanpostuaren deskribapena

Helburu nagusia da baliabide gutxi dituzten eta hurbileko senide edo inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako Oiartzungo herritarren behar sozial eta psikikoei erantzuteko esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioa aurrera eramatea. Betiere, haien bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

✅Funtzio nagusiak

  • Hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrean egon daitezkeen 55 urtetik gorako pertsonak identifikatu eta proiektuaren berri eman.
  • Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonekin esku-hartze sozio-hezitzailea eta komunitarioa egin. Diagnostiko berezia eta plan pertsonalizatuak diseinatu.
  • Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonei inklusio komunitarioko prozesuan bidelaguntza ematea, alor ezberdinetan autonomia garatzea eta ongizatea lortzera bideratutako eguneroko jarduerak antolatzen lagunduz.
  • Oiartzungo zaintza sareko parte izan nahi duten herritarrekin saretzeko sentsibilizazio saioak eskaini.
  • Komunitatearen inplikazioa lortzeko, administrazioekin, herriko osasun zentroarekin eta herriko eragileekin batera, lan estrategiak, koordinazio eremuak eta parte-hartze prozesuak sortu, bultzatu eta indartu.
  • Oiartzungo aktibo publiko-komunitarioak (zerbitzu publikoak, ekipamendu publikoak, auzo elkarteak, kultur eragileak, aisialdi taldeak, eragile sozialak, komertzio txikiak, farmaziak…) identifikatu eta zaintza sare publiko-komunitarioko parte izateko proposamenak landu.
  • Zaintza ekosistema publiko-komunitarioaren aktibazioa eta dinamizazioa.
  • Administrazio publikoarekin, eta bereziki gizarte zerbitzuen sailarekin, koordinazioa eta elkarlana.

🖊️Betekizunak

  • Ikasketa akademikoak: Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langintza, Soziologia, Psikologia edo Pedagogia unibertsitateko gradua.
  • Euskarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila (3. Hizkuntza eskakizuna, EGA titulua edo horien baliokidea)
  • 2 urteko gutxienezko lan esperientzia hurrengo lan esparruetako batean:
    • Esperientzia gizarte-zerbitzuen arloan, bazterkeria- eta mendekotasun-arriskuko egoerei edota bakardade egoerei arreta ematen.
    • Esperientzia prozesu komunitarioen edo/eta komunitateen dinamizazioan.
    • Esperientzia gizarte zerbitzuen arloan, programa edo zerbitzuen kudeaketa eta koordinazioan.

👍Alderdi baloragarriak

  • Ikuspegi komunitarioa eta dinamizazio komunitarioan esperientzia.
  • Proiektugintzan (diseinua, eskaerak, justifikazioa) esperientzia.
  • Ikuspegi komunitarioa eta dinamizazio komunitarioarekin lotutako ikasketak.
  • Ikasketa eta formakuntza feministak.
  • Programa eta zerbitzuen koordinazio eta kudeaketa gaitasuna.
  • Gaitasun sozial eta komunikatiboak.
  • Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, zerbitzuan eta kooperatiban erronka berriak onartzeko motibazioa eta gaitasuna.
  • Ezarritako esku-hartze ereduari eta kooperatibaren proiektuari atxikitzea.

📆Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: mugatua ( 9 hilabete)
  • Lanaldia: %100
  • Ubikazioa: Oiartzun
  • Hitzarmen kolektiboa: Gipuzkoako Esku-hartze soziala
  • Lanaldi-taldea: 2
  • Lanean hastea: berehalako