Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
Bertatik Elikatuz enpresa txertatzaile bat da, eta tokiko, osasungarriak eta garaiko produktuak oinarri dituen gastronomia-jarduera garatzeaz gain, gizarte-bazterkeria edo -zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laneratze eta gizarteratze aukerak sustatzen dizkie.
Enpresaren kudeaketa ekonomiko, finantzario eta administratiboaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza, administrazioan eta enpresa-kudeaketan esperientzia edo ezagutza duena. Horrez gain, pertsona horrek modu aktiboan parte hartuko du merkataritza-garapenean, negozio-aukera berrien bilaketan eta enpresa txertatzailearen hazkundean.
Lanpostuak hazteko eta garatzeko aukera argia eskaintzen du, enpresa txertatzailearen koordinazio orokorrerantz eboluzionatuz. Erantzukizun hori Sukaldeko Koordinazioaren arduradunarekin batera partekatuko du, kudeaketa-eredu osagarri eta lankidetzazko baten bidez. Helburua Bertatik Elikatuz-en funtzionamendu egokia, garapena eta jasangarritasun ekonomiko eta soziala bermatzea izango da.
Lanpostuaren eginkizun nagusiakÂ
- Kudeaketa administratiboa, ekonomikoa eta finantzarioa: kontabilitatearen eta fakturazioaren kudeaketa, diruzaintza, kobrantzak eta ordainketak, aurrekontuen jarraipena, kostuen kontrola eta erabakiak hartzeko txosten ekonomikoen prestaketa.
- Pertsonen kudeaketa administratiboa: langileen administrazio- eta lan-prozesuen kudeaketa eta jarraipena, bai eta prestakuntzarekin eta laneratze-ibilbideekin lotutako dokumentazioaren kudeaketa ere.
- Dirulaguntzen eta finantzaketaren kudeaketa: finantzaketa-aukerak identifikatzea, proiektuak prestatzea, dirulaguntzak eta laguntza publikoak eskatzea, kudeatzea, horien jarraipena egitea eta justifikatzea.
- Bezeroen eta hornitzaileen kudeaketa: bezero-zorroaren kudeaketa eta fidelizazioa, aurrekontuak eta merkataritza-proposamenak prestatzea, eskainitako zerbitzuen jarraipena egitea, eta erosketak, hornidurak eta hornitzaileak kudeatzea.
- Merkataritza-garapena eta negozio-aukera berriak: bezero berriak aktiboki bilatzea eta erakartzea, merkatuaren prospekzioa egitea, beharrak eta negozio-aukerak identifikatzea, jarduera-ildo, produktu eta zerbitzu berriak sustatzea, eta enpresaren hazkundea eta dibertsifikazioa bultzatuko duten merkataritza- eta enpresa-aliantzak ezartzea.
- Gizarteratze eta laneratze aukeren sustapena: lan-aukera berriak identifikatzea, laneratze-postuak sortzea eta lurraldeko enpresa-sarearekin harremanak ezartzea, langileek lan-merkatu arruntean txertatzeko aukerak izan ditzaten.
- Enpresaren antolaketa eta koordinazioa: enpresaren plangintza, antolaketa, kudeaketa eta jarraipen orokorra pixkanaka bere gain hartzea, Sukaldeko Koordinazioarekin elkarlanean. Horretarako, zerbitzuen kalitatea, prozesuen eraginkortasuna, jardueraren errentagarritasuna eta helburu ekonomiko eta sozialen betetzea zainduko ditu.
- Kanpo-harremanak eta ordezkaritza instituzionala: administrazio publikoekin, finantzaketa-erakundeekin, enpresekin, sektoreko sareekin eta erakunde laguntzaileekin harremanak eta solaskidetza lantzea, Bertatik Elikatuz-en kokapena eta ikusgarritasuna indartuz.
Lanpostuaren eskakizunakÂ
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian edo antzeko arloren batean unibertsitateko titulazioa izatea.
- Gutxienez hiru urteko esperientzia izatea administrazio-, kontabilitate-, ekonomia- edo enpresa-kudeaketako lanpostuetan.
- Kontabilitateari, aurrekontuen kudeaketari eta kontrol ekonomiko-finantzarioari buruzko ezagutzak izatea.
- Office 365 tresna ofimatikoak eta enpresa-kudeaketarako programak erabiltzen jakitea.
- Euskararen ezagutza eta egiaztagiria izatea, gutxienez B2 mailakoa.
- Lana modu autonomoan antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna izatea.
- Ekimenerako, erabakiak hartzeko eta ardurak pixkanaka bere gain hartzeko gaitasuna izatea.
- Komunikaziorako trebetasunak eta taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
- Gidabaimena eta norberaren ibilgailua izatea.
Baloratuko diren alderdiakÂ
- Enpresa-kudeaketan, lan-taldeen koordinazioan edo proiektuen kudeaketan esperientzia izatea.
- Dirulaguntza publikoen eskaera, kudeaketa eta justifikazioan esperientzia izatea.
- Lan-kudeaketari eta lan-harremanei buruzko ezagutzak izatea.
- Enpresa txertatzaileak, Enplegu Zentro Bereziak eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak ezagutzea edo horietan esperientzia izatea.
- Nekazaritzako elikagaien sektorea, ostalaritza edo sukaldaritza-jarduera ezagutzea.
- Gipuzkoako enpresa-sarea, erakunde-sarea eta gizarte-sarea ezagutzea.
- Lidergorako gaitasuna, ikuspegi estrategikoa eta emaitzetara bideratutako lan egiteko modua izatea.
- Jarrera proaktiboa, malgutasuna eta erronka eta erantzukizun berriei aurre egiteko motibazioa izatea.
- Ekonomia sozialaren, kooperatibismoaren eta gizarteratze eta laneratzearen balioekin bat egitea.
📆Lan baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea
- Lanaldia: %100
- Kokapena: Hernani-Gipuzkoa
- Hitzarmen kolektiboa:Restauración de Guipuzcoa
- Taldea: 1 + Plus responsbailidad

