Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
🌱 Misioa:
Lanpostua eskuratzen duen pertsonak psikologo eginkizuna izangu du EZIA programan.
✅Lanpostuaren deskribapena:
- Haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoera balioestea, Balora tresna eta beste tresna batzuk aplikatuta.
- Kasuari buruzko informazioa jasotzea, elkarrizketen eta etxez etxeko biditen bidez.
- Babesgabetasun-tipologiak, larritasun-maila eta horren azpian dauden arrazoiak identifikatzea.
- Beharrezkoa denean proba psikometrikoak aplikatzea.
- Balorazioaren emaitzak eta Kasuaren Plana familiari eta adingabekoei jakinaraztea eta itzultzea
- Balorazio txostena egin eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuari proposatzea.
- Hasierako Kasu Plana eta esku hartzeko edo babesteko neurriak proposatzea.
- Beharrezko txostenak egitea eta espedienteak eguneratuta izatea, datuak babesteko araudiaren arabera.
- Esku-hartzean zehar kasuaren ardura eta koordinazioa bere gain hartzea.
- Hartutako legezko neurrien jakinarazpen eta exekuzioan laguntzea.
- Esku-hartzea udaleko gizarte-zerbitzuekin eta beste profesional batzuekin koordinatzea eta kontrastatzea.
- Epaitegietan lekuko edo peritu gisa agertzea, hala eskatzen denean.
✅ Lanpostuaren betekizunak:
- Psikologiako lizentziatura edo gradua.
- Haurrak babesteko esparruan gutxienez urte bateko esperientzia izatea.
- Balora tresna ezagutzea.
- Euskara C1 edo hortik gorakoa.
- Berehala lanean hastea
🌱 Alderdi baloragarriak:
- Lanpostuarekin lotutako prestakuntza osagarria.
- Komunikatzeko, negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko trebetasunak.
- Sarean lan egiteko eta beste erakunde batzuekin koordinatzeko gaitasuna.
- Autonomia lana planifikatzean eta kudeatzean.
- Tresna informatikoen erabilera.
- Jarrera ekintzailea, motibazioa eta erronka berriei aurre egiteko jarrera.
- Taldeak dinamizatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Ikuspegi komunitarioa eta esku-hartze psikosozialeko proiektu berritzaileen diseinua.
🧩 Zer eskaintzen dugu?
- %100eko eko ordezkapen-kontratuak, bajak, lanaldi murrizketak edo sor daitezkeen beste egoera batzuk betetzeko baldintza arautuak dituztenak. Lanaldi osko ordezkapen-kontratua, Gipuzkoako Esku hartze Sozialeko Hitzarmenaren arabera (1.taldea), lan- esparru argi, egonkor eta gardenarekin.

