Lanaren xehetasunak
Lanpostuaren deskribapena
🌱 Misioa:
Lanpostua eskuratzen duen pertsonak EZIA programan gizarte-langile zeregina izango du.
✅ Lanpostuaren betekizunak:
- Psikologiako lizentziatura edo gradua.
- Balora tresna ezagutzea.
- Euskara C1 edo hortik gorakoa.
- Berehala lanean hastea.
- Haurrak babesteko esparruan gutxienez urte bateko esperientzia izatea, psikologo esperientzia egiaztatuta.
✅ Lanpostuaren deskribapena:
- Adingabe eta familientzako Kasu Planak egin eta proposatzea, baliabideen koordinazioa eta aldizkako berrikuspena ziurtatuz.
- Familietan esku hartzeko profesionalak eta baliabideak edo esleitutako programak aurkeztea eta familiei eta adingabeei laguntzea.
- Familiei eta adingabeei Kasuaren Plana eta babesgabetasun-egoera zuzentzeko eskuragarri dauden baliabideak azaltzea.
- Lege-neurriak betearazten laguntzea, foru-aginduak ematea eta esleitutako baliabideetara eramatea barne.
- Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuak bere eskumenak bete ditzan beharrezkoak diren txostenak egitea.
- Lekuko edo peritu gisa epaitegietara joatea, hala eskatzen zaionean.
- Erreferente nagusia izatea adingabeekin eta babesgabetasun-arrisku larrian dauden familiekin esku hartzen duten profesionalentzat eta zerbitzuentzat.
- Kasuari buruzko informazioa zentralizatzea eta sendotzea, gizarte-hezkuntzako programen edo programa psikosozialen jarraipena barne.
- Adingabeen eta familien egoerari buruzko informazio eguneratua izatea, baliabideen jarraipena eta aprobetxamendua errazteko.
🌱 Alderdi baloragarriak:
- Lanpostuarekin lotutako prestakuntza osagarria.
- Komunikatzeko, negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko trebetasunak.
- Sarean lan egiteko eta beste erakunde batzuekin koordinatzeko gaitasuna.
- Autonomia lana planifikatzean eta kudeatzean.
- Tresna informatikoen erabilera.
- Jarrera ekintzailea, motibazioa eta erronka berriei aurre egiteko jarrera.
- Taldeak dinamizatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
🧩 Zer eskaintzen dugu?
- %50eko eko ordezkapen-kontratuak, bajak, lanaldi murrizketak edo sor daitezkeen beste egoera batzuk betetzeko baldintza arautuak dituztenak. Lanaldi partzialeko ordezkapen-kontratua, Gipuzkoako Esku hartze Sozialeko Hitzarmenaren arabera (2.taldea), lan- esparru argi, egonkor eta gardenarekin.
Eskaintza 8d 2h 55min ixten da

