Gizarte Integratzailea Segura

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 21/05/2025

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea ZAB2521
  • Lanaldi mota Lanaldi osoa
  • Iraupena Mugagabea
  • Enpresa Zabalduz
  • Maila Profil teknikoa
  • Ordutegia Lanaldi jarraitua
  • Probintzia Gipuzkoa
  • Udalerria Segura

Lanpostuaren deskribapena

Lanpostuaren deskribapena

Segurako Emantzipaziorako Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzuaren egoitza-baliabidea da. Zerbitzua batez ere hezitzailea da, eta arreta jasotzen duten adingabeen gaitasun pertsonalak eta harreman sozialak eta komunitarioak sustatzera bideratuta dago.

Lanpostu finko bat bete behar dugu eguneko gizarte-integratzaile gisa, beti lantaldean lan egingo duena goizeko, arratsaldeko eta asteburuko txandetan.

Funtzio nagusiak

  • Erreferentziazko figura izatea haurrentzat, nerabeentzat eta haien familientzat, bai eta esku-hartzean inplikatutako profesionalentzat ere, haien premiei erantzutea eta jasandako kaltea konpontzea ahalbidetuko duen giza tratu eta tratu profesional ona bermatuz.
  • Haur, nerabe eta haien familiekiko hezkuntza-arloko esku-hartzean parte hartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kalitate-estandarren eta printzipio metodologikoen arabera.
  • Haurrei eta nerabeei arreta zuzena, zaintza, orientazioa eta laguntza ematea, haien eskubideak errespetatzen direla eta haurrak eta nerabeak babesteko lege-araudia betetzen dela ziurtatuz.
  • Tutoretza-ekintza osatzea, kasuaren planarekiko koherentzia bermatuz eta gizarteratze-jarduerak sustatuz. Adingabeen gizarteratzea sustatzea, ingurune komunitarioan aktiboki parte hartuz.
  • Hezkuntza-eredu gisa jardutea jarduera guztietan, egoitza-testuinguruari dagozkion eguneroko bizitzako zereginak bere gain hartuta, familia baten giro abegikor, eroso, bero eta ahal den guztian antzekoa sortzeko.
  • Talde-giroa sortzea bultzatzea eta horretan parte hartzea, eta, horretarako, ekimena, sormena eta laguntza ematea lankideei.
  • Hezkuntza-taldearen koordinazioan parte hartzea.

Lanpostuaren betekizunak

  • Gizarteratzeko goi-mailako titulazio espezifikoa.
  • Komunikatzeko gaitasuna eta gizarte-trebetasunak.
  • Talde-lanerako eta barne-koordinaziorako trebetasunak.
  • Norberaren lanaren planifikazio eta kudeaketa autonomorako gaitasuna.
  • Gatazkei modu positiboan aurre egiteko trebetasunak.
  • Gidabaimena.

Baloratu daitezkeen alderdiak

  • Euskararen ezagutza eta titulazioa.
  • Arabiera ezagutzea.
  • remua eta eskura dituen baliabideen sarea ezagutzea.
  • Zerbitzua, lan egiteko erabiltzen diren baliabideak eta bezeroa ezagutzea.
  • Segura inguruan bizitzea.

 

Lan eskaintzetan diskriminazio eza BOGAN taldearen oinarri nagusia da. Ondorioz, adina, desgaitasuna, genero berrizendapena, sexu orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, jatorria, erlijioa zein bestelako aldagaiek ez dute eraginik izango hautapen prozesuetan.Horrez gain, baldintzak betetzen dituzten eta  %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek lehentasuna izango dute

Eskaintza 6d 16h 46min ixten da
Erregistratu eskaintzan izena emateko