Hasiera » Proiektu Komunitarioen Arduraduna

Proiektu Komunitarioen Arduraduna

Irekiak Publikoak @Bogan
  • Apuntatu data hau baino lehen : 06/01/2025

Lanaren xehetasunak

  • Prozesuaren kodea ZAB2445
  • Lanaldi mota Lanaldi osoa
  • Iraupena Mugagabea
  • Enpresa Zabalduz
  • Maila Tarteko agintea
  • Ordutegia Lanaldi jarraitua
  • Probintzia Gipuzkoa
  • Udalerria Hernani y alrededores

Lanpostuaren deskribapena

Zaintza komunitarioko programaren (Auzosare) eta aholkularitza proiektuen garapena, kudeaketa eta koordinazioa izango dira lan postu honen egiteko nagusiak.

Funtzio nagusiak

  • Erakundeak abian jarritako proiektuak kudeatu, garatu eta koordinatzea. Bezeroekin harremana, proposamenak idaztea, finantzaketa, garapenaren jarraipena, lantaldeen koordinazioa eta egitasmoen ebaluazioa. Besteak beste, hurrengo proiektu edo egitasmo motak kudeatu, garatu eta koordinatzeko funtzioa:
    • Zaintza komunitarioarekin zerikusia duten aholkularitza
    • Auzosare egitasmoaren baitako udal programa ezberdinen koordinazioa.
  • Zaintza komunitarioko proiektu edo zerbitzu berrien garapena: eredu teknikoaren garapena, prozesuen egituraketa, prozeduren diseinua eta sistematizazioa, plangintza, ebaluazioa, etab.
  • Esku hartze komunitarioaren eta zaintzen esparruan dauden joera, praktika edota egitasmo berritzaileen jarraipena egitea. “Antena teknologikoaren” funtzioa alegia. Funtzio hau betetzeko berrikuspen bibliografikoa eginez, esperientzia berriak ezagutuz edota jardunaldi, foro eta lan-mintegi ezberdinetan parte hartuz.
  • Egungo jarduera garatzeko ezagutza, harremanak eta proposamenak ekartzea.

Betekizunak

  • Titulazioa: Lizentziatua/Lizentziatua giza edo gizarte zientzien arloetan.
  • Prestakuntza osagarria entitateen jarduerarekin lotutako arloetan.
  • Euskararen ezagutza eta titulazioa (EGA edo berariazko dokumentua)
  • Lan-esperientzia lan-arlo hauetako batean:
    • Esku-hartze komunitarioa eta/edo komunitatearen arretarako proiektuen diseinua, garapena eta koordinazioa
    • Nahi gabeko bakardade edo gizarte hauskortasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako programa edo zerbitzuen kudeaketa eta koordinazioa.
    • Komunitate-prozesuak edo/eta komunitateak dinamizatzea.
    • Gizarte Zerbitzuen arloan aholkularitza lana.
    • Gizarte Zerbitzuen arloko programa edo zerbitzuen kudeaketa eta koordinazioa.

Alderdi baloragarriak

  • Programa eta zerbitzuen kudeaketa eta koordinazio gaitasuna
  • Taldeak koordinatzeko gaitasuna
  • Ikuspegi komunitarioa eta komunitatearen biziberritzeari lotutako azterlanak.
  • Esperientzia komunitatea zaintzeko proiektu eta programetan.
  • Pertsonei arreta eta arreta ereduei buruzko azterketak
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioarekin lotutako ikasketak eta esperientzia.
  • Ikasketa feministak.
  • Proiektuen garapenean esperientzia (diseinua, eskaerak, justifikazioa).
    • Norberaren lana planifikatzeko eta modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna.
    • Informazioa sintetizatzeko eta proiektuak idazteko gaitasuna.
  • Esperientzia arlo akademikoan.
  • Kudeaketa ekonomikoan esperientzia.
  • Trebetasun sozialak eta komunikatiboak.
  • Gaitasun digitalak.

Informazio gehigarria

  • 2025eko urtarrilean lanean hasteko aurreikusena.
  • Lanbide-kategoria: erdi mailako teknikaria, koordinazio plusarekin.